Greta.
Liburuari buruz
Liburuaren ezaugarriei buruz informatu: egilea, izenburua, argitaletxea… Ez egin zerrendarik, paragrafoa erredaktatu.
Ebaluaketa honetan 2003garren urtean argitaratutako “Greta” izeneko liburua irakurri dut. Elkar argitaletxean argitaratuta dago eta idazlea Jasone Osoro Igartua da, 1971n jaiotako neska elgoibarra, honek, liburuak eta ipuinak (Tentazioak eta Korapiloak gehien irakurtzen direnak dira) argitaratzeaz gain egunkari batzuetan parte hartu du eta telebista saio batzuetan aurkezle, gidoilari eta erredaktore bezala ere. (Sorginen Laratza, Hasiberriak, Goenkale eta Wazemanken).·
Azaldu zergatik irakurri duzun (baten batek gomendatu dizu, izenburua deigarria zen, idazle beraren beste liburu bat irakurria zenuen…)
Jasone Osororen liburu hau irakurtzera animatu nintzen, nire klaseko ikaskideak oso ondo zegoela eta liburua irakurtzea merezi zuela esaten zidatelako.·
Bilatu argitaletxeak (edo on-line dagoen liburudendaren batek) ematen duen laburpena eta kopiatu eta itsatsi. Egin aipamena (“Hona hemen x-ek ematen duen laburpena:…). Eta jarri hartu duzun tokiarekiko esteka. Ikaskideren batek irakurria bazuen liburua, bere blogeko sarreraren esteka ere jar dezakezu.
Hona hemen euskaljakintza web orriak ematen duen Greta liburuaren laburpena:
“Gretak hiru pertsonen arteko erlazio korapilatsuaz hitz egiten digu. Triangelu batez. Triangelu hau osatzen dutenak, Greta, Oskar eta Ana dira, eta eurek kontatzen dizkigute beraien bizipen eta sentimenduak istorioari xarma berezi bat emanez. Hala eta guztiz ere, ezin esan Gretarenak bizipenak direnik, ezta bizi denik ere. Izan ere, Greta maniki bizigabe bat besterik ez da. Oskarrek ematen dio bizia Gretari, egiazkoa balitz bezala tratatzen baitu: baineran bainatuz, arropak aldatuz, makilatuz eta bere tristurak kontatuz.Bere amona Sararekin bizi izan da Oskar hau hiltzen den arte, amarik gabe. Ondorioz, amona Sararen dendako manikia, berarentzat ez da panpina hutsa, ama baizik, bere babesa. Iragana. Anak, bere emaztegaiak, hasiera batean ulertzen du bien arteko harremana, baina gehiago jasan ezin duen unean, bietako bat aukeratzeko esaten dio. Bera edo Greta.Hona hemen Oskarren hausnarketa, liburuaren atzealdean azaltzen dena:“ Greta ederra zen. Perfektua, ia perfektua. Ana ere bai. Gretaren azala hotza zen, leuna. Ana beltzarana zen. Gretak izter gogorrak zituen, plastikoarekin egindako artelan polita. Anak belaun beteak zituen, haragi mamitsua, erditu den emakume baten bularrak zituen, oparoak. (…) Gretak entzuten zekien. Anak bazekien hitz egiten. Greta konpainia zen. Ana maitalea nuen.” Oskar gustura bizi da sortu duen munduan, iraganean eta bere etxetik asko irten gabe, lanera joateko ez bada. Koldar eta beldurti samarra da. Norbaiten babesa behar du momenturo, Gretarena askotan, eta izugarri larritzen dute egoera eta bizipen berriek. Ni identifikaturik sentitu naiz pasarte batzuetan, betiko errutinak aspertzen banau ere, aldaketa handiek atzera eragiten baitidate. Bere beldurrak alde batera utzita, hirira abiatzen da Oskar, Gretarentzat denda bateko erakusleiho egokia bilatzera eta iragana atzean uztera. Ana, bitartean, herrian geratzen da bere zain, nahiz eta azkenean bere bila joango den. Ana protagonistetako bat bada ere, narratzaile bezala ez da agertuko berandu arte. Hortik aurrera biziko dituztenak eta agertuko diren pertsonaia berriak azaltzera ez noa, irakurri nahi dutenei ilusioa kentzea izango bailitzateke.Lehenengo orrialdeak irakurri ondoren, ongi aukeratu nuen dudan jarri banintzen ere, asko gustatu zait. Gero eta gehiago irakurri, orduan eta gehiago gustatzen zitzaidan eta murgiltzen nintzen istorioan. Aurretik aipatu dudan moduan, Greta oso bestelako liburua da, ezberdina eta zer gertatuko den inondik inora jakingo ez duzuna. Pertsonaien pentsamendu eta sentimenduetan oinarritzen da gehienbat, honek guztiak irakurketa gertuagotik sentitzera eramaten zaitu. Hala eta guztiz ere, pasarte guztiak ez dira lehengo pertsonan kontatuak eta elkarrizketa ugari ere agertzen dira, erritmoari nolabaiteko bizitasuna emanez.Horrez gain, perfekzio eta zoriontasun kontzeptuak nahasten ditu, perfekzio absolutua mundu erreal honetan ez dagoela eta zoriontsu izateko ez dela perfekziora jo behar ondorioztatuz: unean unekoa bizi, daukazuna ez gutxietsi eta norbera den bezalakoa onartu. Honen erakusgai da Jasone Osorok idatziriko eta ni erabat ados nagoen esaldia:“Galtzen ditugun arte ez ditugu gauzak behar beste baloratzen.”Bizitzako gertaerekin duen antzekotasunak liburuaz gehiago gozatzera eraman nau, fantasiazko (Greta) eta guk gertutik ezagutzen ez ditugun pertsonaiak (trabestia) azaltzen diren arren. Kutsu hauek liburua are ederragoa egiten dute.Nabari da, idatzi dudan guztiaren ondoren, eleberri hau atsegina egin zaidala eta, noski, zuek ere irakurtzera animatzen zaituztet. Liburuak izan dituen beste kritika batzuk irakurtzeko, sakatu ondorengoak: Javier Rojo eta Maider ZiaurrizBukatzeko, gustatu zaidan konparazio batekin uzten zaituztet:“Orain arte ikusi dudanagatik, yogurrak bezalakoak dira harremanak. Kaduzitate data daramate.”
Esteka: http://www.euskaljakintza.com/2008/01/23/greta-jasone-osoro/
